2021eko Donostiako Klasikora gonbidatutako taldeak

Equipos Horizontal Women Final

Aurten, Women Klasikoak 20 talde parte-hartzaile eta taldeko 6na txirrindulari izango ditu.

Donostiako Klasikoko antolatzaileek gonbita bidali diete UCI Women’s Continental Teams taldeei. Women Klasikoaren lehenengo edizioa da kategoria gorenean, eta, horren ondorioz, maila handienekoak dira taldeak. Emakumeen txirrindularitza azkar-azkar hazten ari da eta maila zein ikuskizun handia erakusten. Maila handieneko 120 txirrindularik parte hartuko dute edizio honetan.

6 UCI Women’s World Teams taldeek ez ezik, 14 talde kontinentalek ere parte hartuko dute:

  • CERATIZIT – WNT PRO CYCLING TEAM
  • WOMEN CYCLING SPORT
  • ENEICAT – RBH GLOBAL – MARTIN VILLA
  • TEAM TIBCO – SILICON VALLEY BANK
  • VALCAR – TRAVEL & SERVICE
  • SOPELA WOMEN’S TEAM
  • MASSI TACTIC WOMEN TEAM
  • JUMBO-VISMA WOMEN TEAM
  • TOP GIRLS FASSA BORTOLO
  • TEAM FARTO – BTC
  • LABORAL KUTXA – FUNDACION EUSKADI
  • BIZKAIA – DURANGO
  • RIO MIERA – CANTABRIA DEPORTE
  • A.R. MONEX WOMEN’S PRO CYCLING TEAM

“Aurten, Women Klasikoa World Tour kategoriara igo denez, lasterketaren partaidetza-maila are handiagoa izango da. Oraindik ez dakigu zer txirrindulari etorriko diren, baina, ibilbidea gogorra dela eta lasterketa ospetsua dela kontuan hartuta, munduko txirrindulari onenak etorriko direlakoan gaude”, adierazi du Julián Erasok.