- Annemiek Van Vleuten txapela lortzen duen bigarren lasterkaria da.
- Bigarren edizioak ez du inor epel utzi, oso edizio gogorra eta azkarra izan baita.
Lasterketaren hasieran Giorgia Vettorellok (111,TOP) bakarkako erasoa abiatu du. Aiara iritsi ondoren, tropela hautsi egin da eta zenbait lasterkari erori egin dira; hala, hiru multzo sortu dira.
Jaizkibel hasierara iritsi aurretik tropela berriz ere elkartu da, eta, orduan, hiru txirrindularik, Ane Santesteban barne (2, TBX), erasoa jo dute eta 1’58’’ arteko distantzia lortu dute. Movistar taldeak distantzia kontrolatu du, baina 9 kilometro falta zirela Van Vleutenek (11, MOV) ihes egin du eta 20 segundoko distantzia murriztu egin du.
Lasterketa burua eskuratu ondoren aurrera jarraitu du; nagusitasuna erakutsi du eta Olinpiar Jokoen ondoren sasoi bikainean dagoela frogatu du. Atzetik bultzaka jarraitu dute, baina ezin izan dute distantzia murriztu. Murgilera iritsi ondoren Van Vleutenek (11, MOV) beheranzko bideari ekin dio; helmugara bakar-bakarrik iristea lortu du eta Donostiako boulevardean garaipenaz gozatu ahal izan du.
Bigarren postuan Ruth Winder iritsi da (26, TFS) 36 segundora eta hirugarren postuan, berriz, Tatiana Guderzo (ALE), Women Donostiako Klasikoaren bigarren edizioko podiuma osatuz.